EGIN ZAITEZ KARRIKALUZEKO BAZKIDE

Bere helburuak lortzeko Karrikaluzeko bazkideen laguntza ezinbestekoa da. Gure proiektua MEKNA (Nafarroako Kultur Mezenasgoa) programan onartua dago, eta horrek bazkideentzako abantaila fiskalak ditu.

Bazkidetzeko behar duzun informazioa hemen aurkituko duzu:

Karrikaluzen hiru kuota ditugu:

GAZTEEN KUOTA: 3,5 euro hilean. 27 urte baino gutxiago dutenentzat.

HELDUEN KUOTA: 7 euro edo 12,5 euro hilean. Karrikaluzeko abantailetan ez dago desberdintasunik.

Ordaintzeko modua:

  • Urtean behin (urtarrilean). 7 eurokoa eta urtean behin ordaintzea aukeratzen badute, kuota honi deskontu bat egiten zaio, %12. Beraz, 84 euro ordaindu beharrean urtean 74 euro ordainduko dituzte. Beste kuotekin ez da hori gertatzen.
  • Lau hilabetero (urtarrila, maiatza eta iraila)
  • Hilabetero

Karrikaluzeko bazkide izateagatik:

Karrikaluzek antolatzen dituen ekintzetan deskontua izango duzu. Adibidez, zure seme-alabak Karrikaluzeko aisialdi taldeetan apuntatzen bada deskontua izango du. Hurrengo taulan ikusi dezakezu.

AISIALDI TALDEEN KUOTA
                                        Ez bazkidea          Bazkidea
1. seme – alaba           %100                     %80
2. seme – alaba           %90                       %70
3. seme – alaba           %80                      %60

 

Karrikaluze MEKNA da:

Nafarroako Gobernuak MEKNAren bereizgarria eman dio Karrikaluze elkarteari hau da,
interes sozialeko kultur ekimenei ematen dien bereizgarritasuna.
Honen ondorioz, bazkideok ordaintzen dugun kuota errenta aitorpenean desgrabatu ahal
izanen dugu. Eskubidea izanen duzu PFEZaren kuotatik %80ko kenketa egiteko
zergaldi bakoitzean dohaintzan emandako lehenbiziko 150 euroetan, eta %40koa
gainerako ekarpenetan.

Hurrengo taulan Karrikaluzeko kuoten laburpena ikus daiteke: