Udako Gazte Kanpaldia

Abuztuko lehenengo astean Arabako GaraiON sorgin gunera joaten gara DBHko ikasleekin sei egun pasatzera. Bertan sortzen den giroa paregabea izaten da urtez-urte, eta bertan sentitzen ditugunak gure gorputzetan iltzatzen zaizkigu: pozak, beldurrak, maitasunak, elkarlanak, laztanak, abestiak, susmoak, irriak eta minak. Bai, minak. GaraiON utzi behar izateak urtero ematen diguna, batez ere.