TAILERRAK
Haur eta gazteentzako aisialdia oso garaturik dugunez, helduentzako eskaintza aberasten saiatzen gara ere.
Azken urteotan hainbat tailer jarri ditugu martxan:
- ABES-MARTXA: Kultura musikal ezberdinetako abesti famatuen doinuak hartu eta letrak aldatuz primeran pasatzen zuen abesbatza ludikoa.
- ANTZERKI TAILERRA: Jolas dramatikoaren eta inprobisazioaren bidez antzerkiaren munduan murgildu eta antzezlan txiki bat osatzen duen antzerki taldea (irudian SENSE EXPENDER 3000).
- BERTSO ESKOLA: Bertsozale elkartearekin eta Atarrabiako Udalarekin batera antolatutako bertsolaritza tailerra.
Tailer berriren bat sortzeko nahia baldin baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin, eta aurrera eramaten saiatuko gara.