Tailerrak

TAILERRAK

Haur eta gazteentzako aisialdia oso garaturik dugunez, helduentzako eskaintza aberasten saiatzen gara ere.

Azken urteotan hainbat tailer jarri ditugu martxan:

  • ABES-MARTXA: Kultura musikal ezberdinetako abesti famatuen doinuak hartu eta letrak aldatuz primeran pasatzen zuen abesbatza ludikoa.
  • ANTZERKI TAILERRA: Jolas dramatikoaren eta inprobisazioaren bidez antzerkiaren munduan murgildu eta antzezlan txiki bat osatzen duen antzerki taldea (irudian SENSE EXPENDER 3000).
  • BERTSO ESKOLA: Bertsozale elkartearekin eta Atarrabiako Udalarekin batera antolatutako bertsolaritza tailerra.

Tailer berriren bat sortzeko nahia baldin baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin, eta aurrera eramaten saiatuko gara.